XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru kristal erdieroalez osaturik dago.

Hauek zein ordenatan ipintzen direnaren arabera, bi motako transistoreak lortzen dira, NPN eta PNP motakoak.

Hemendik aurrera NPN motako transistorea azalduko dugu.

PNP motakoarentzat azalpen guztiek balioko dute, baina korronte eta tentsio guztiek alderantzizko polaritatea izango dute.

Erdiko kristala, BASEA (B) deitzen dena, fisikoki estuena da eta alboetako kristalen alderantzizkoa eramaileei dagokie (besteak N motakoak badira, bera P motakoa da, eta alderantziz).

EMISOREA (E), elektroiak igortzen dituena eta gehien dopaturiko kristala da.

KOLEKTOREA (C,) ezpurutasun gutxien dituena eta Emisoreak igorririko elektroiak jasotzen dituena da.

Ikurrean erraz identifikatzen dira: Erdikoa BASEA, geziduna eta korrontearen norantza konbentzionala adierazten duena EMISOREA, eta bestea KOLEKTOREA.

4.2.1 Transistore-efektua

Transistorea egoki polarizatzen badugu, base emisoreko p-n lotura zuzenki polarizatuz eta base-kolektorea alderantziz, aipaturiko efektua agertzen da.

Efektu hau, alderantziz polarizaturiko p-n loturan zehar korronte handia pasatzean datza.

Esan dugunez B-E zuzenki polarizatua dagoenez (VampsubBB;), elektroiak Emisoretik Basera doaz, baina Basean hutsune gutxiago dagoenez (txikiagoa da eta gutxiago dopaturik dago) elektroi asko soberan geratzen dira, eta kolektorera konektaturiko pilaren polo positiboak erakartzen ditu, gehienak kolektoreraino heltzen direlarik.

Praktikan Emisoretik irteten diren 100 elektroietatik, gutxi gora-behera 98 Kolektorera (eta 2 Basera) pasatzen direla egiazta daiteke.

4.2. irudia.